Legebiltzarrean eztabaidatu nahi ez izatea egotzi dio Pastorrek EAJri

Politika «propagandan» oinarritzen duelakoan, EAJ alderdi «koldarra» dela adierazi du PSE-EEko buruak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusi Jose Antonio Pastorrek azaldu duenez, EAJk ez du nahi kutxen etorkizunaz eztabaidatu Eusko Legebiltzarrean. «Ez dute eztabaidatu nahi; ikara diote barne kontraesanak eta lidergo falta agerian uzteari», ziurtatu du.

Getxon (Bizkaia) egin ditu adierazpenok Pastorrek. EAJk bere politika «propagandan eta nahasmenean» oinarritzen duela uste du Pastorrek. Hala, alderdi «koldarra» izatea leporatu dio EAJri.

Ezker abertzaleari orain arte «inoiz esan ez dituenak» entzun dizkiola aitortu du; urratsa, ordea, «zuzenbide estatuari» egotzi dio Pastorrek.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA