Bidarten abokatu, senide, lagun eta sustengu taldeko kideak aurreneko aldiz baldintzapeko askatasun eskaera egin zutenean baino itxaropentsuago ziren oraingo honetan. Izan ere, azaroaren 5ean Parisen eskaera horren inguruan egin zen epaiketan prokuradoreak ez zion trabarik jarri Bidarten askatasunari.
Epaileak, ordea, ez du hala ikusi auzia. Gaur plazaratu du ebazpena, eta berriro ere, ukatu egin dio Baigorriko (Nafarroa Beherea) presoari baldintzapeko askatasuna. Bidarten bergizarteratze txostena eta lan eskaintza ez direla behar adinako sendoak argudiatu du, eta, halaber, ez duela IKren biktimen kalte-ordain eskaerak asetzeko behar adinako "borondate indartsurik" adierazi.
Elkarretaratzea 18:00etan, Baionan
Filipe Bidarten Aldeko Sustengu Taldeak erabakia salatu du eta elkarretaratzea deitu du arratsaldeko 18:00tarako Baionako Herriko Etxearen atarian. Sustengu taldeak 1.300 sinadura bildu ditu Bidart askatzearen alde.
Presoak