DROGAK

Legez kanpoko kalamu landaketa bat atzeman dute Donostian

Soroa marihuana landu eta kontsumitzen zuten elkarte bateko kideena zen, eta Igeldoko baserri batean zegoen.

2012ko uztailaren 7a
11:27
Entzun

Legez kanpoko kalamu landaketa topatu du Ertzaintzak Donostian, Igeldoko baserri batean. Landareak drogak landu eta kontsumitzen zituen elkarte batenak ziren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. 234 topatu dituzte Ertzaintzak etxebizitzan egindako miaketan eta, hori dela eta, baserriko jabea atxilotu egin dute, "osasunaren aurkako erasoa" egotzita. Atxilotua —gizonezkoa— elkarteko presidentea da.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, landare estupefazienteen landaketa "lege eta baimen sistema gogor baten bidez arautua dago" eta "Osasun Ministerioak kudeatzen du". Industria farmazeutikoarentzako produktuak sortzeko "soilik" dago baimenduta. Hala, EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Drogen aurkako Fiskaltzak "osasun publikoaren aurkako erasotzat" hartzen dute kalamua landatu edo komertzializatzea.

 

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.