Negu giroa bete-betean iritsi da, eta lehen elurrak ekarri dizkigu begi bistara. Esaterako, Urbia-Aizkorri inguruan elurra ari zuen gaur goizean.
Iragarpenen arabera, 1.200 metrotan zegoen elur kota goizaldean eta iluntzerako 800-900era jaitsiko da. Bihar, berriz, are eta beherago egindezake 600-800 metro inguruan, batik bat, Nafarroan. Hori dela eta, alerta aurreko egoera ezarri du Nafarroako Gobernuak. Hain zuzen ere, Larrialdi Agentzia, Foruzaingoa eta Guardia Zibila prest dira errepideetan sor daitezkeen arazoei aurre egiteko.
Dena den, oraingoz mendi aldean egingo du elurra. Hala ere, hotza eta euria egingo du datozen orduetan Euskal Herri osoan.
Eguraldia