Lehendakari gisa politika orokorreko lehen eztabaida du bihar Lopezek

Egun osoa iraungo du eztabaidak; goizean hitz egingo du Lopezek, eta arratsaldean legebiltzar taldeen txanda izango da

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Politika orokorreko eztabaida izango da bihar Eusko Legebiltzarrean, eta Patxi Lopezek lehenaldiz parte hartuko du bertan Eusko Jaurlaritzako lehendakari moduan. Egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala hizpide izango ditu lehendakariak eztabaida horretan, eta aurrera begira dituen helburuen berri emango du. Legebiltzar taldeek ere euren jarrerak zehazteko aukera izango dute. Goizetik iluntzera arte iraungo du saioak.

Lehendakariak irekiko du eztabaida, goizeko 09:30ean, eta gehienez bi orduz hitz egin ahal izango du. Eztabaida eten egingo da orduan, eta 14:30ean ekingo diote arratsaldeko saioari. Taldeek hartuko dute hitza arratsaldean, ganberan duten ordezkaritzaren arabera: UPDk hasi eta EAJk amaituko du txanda. Eztabaida bukatu aurretik, talde guztiei erantzuteko aukera izango du berriro lehendakariak.

Jaurlaritzak aurreratu duenez,azken urtebetean egindako jarduerak laburbilduko ditu lehendakariak, eta sail bakoitzaren ekintzarik esanguratsuenak nabarmenduko ditu. Besteak beste, Lopezek azpimarratuko du «askatasun handiagoa» dagoela euskal gizartean, eta ETA amaitzeko «azken ahalegina» egitea baino ez dela geratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.