Datozen hauteskundeetarako hautagai ez den arren, Patxi Lopez lehendakariak herritarrek Twitter bidez zein Irekia atariaren bidez egindako galderei erantzun zien atzo iluntzean, Eusko Jaurlaritzaren atari horretan zabaldutako bideoaren bidez. Hona hemen ordu erdiko erantzunetan landutako gai nagusi batzuk:
•Euskara. «Beste alor batzuetara bideratutako diru laguntzek jaso dutena baino jaitsiera txikiagoa izan dute euskarari emandako laguntzek», erantzun dio laguntzak gutxitu izanaren arrazoiei buruzko galderari. Jaurlaritzak onartu du iaz laguntza horiek %4,58 eta aurten beste %1,52 txikitu dituela, baina Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek %20 eta %18 murriztu dituztela.
•Langabezia. Galdera gehien izan duen gaiari erantzun orokorrak eman dizkio: «Ahal dugun guztia egiten ari gara; gure obsesioa da». Ekonomia «leunki bada ere» hazten ari dela eta ikerketen arabera langabeziak ere pixkanaka hobera egingo duela adierazi du.
•Bildu. Galdera iturri handia izan da. Bildu legezko dela baina demokratikoa dela frogatu behar duela esan du.
Udal eta foru hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Lehendakariak Twitter bidez jasotako itaunei erantzun die

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu