Leherketa

Leherketa bat izan da Bilbon, etxebizitza agentzia batean

Arratsaldeko bostak aldera gertatu da leherketa, Poza kaleko 14. atarian, Galarza etxebizitza agentziaren egoitzan. Ertzaintzak azaldu duenez, ez du inor zauritu eta kalte materialak neurtzen ari dira.

2004ko urriaren 23a
18:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Astebeteko epean etxebizitza agentzien aurka lehergailuekin egin duten hirugarren erasoa da gaurkoa. Beste biak, Donostiako agentzien aurka egin dituzte, azkenekoa atzo.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ETAri egotzi dizkio aurreko bi eraso horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.