"Pamploneses, pamplonesas, Viva San Fermin! Iruñeatarrok, Gora San Fermin!". Mari Ganuza Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsako kideak udaletxe balkoitik oihu hori eginez hasi dira Iruñeko sanferminak, 12:00etan. Lehertu da festa. Udaletxe plaza lepo dago.
1978az geroztik da konpartsako kidea Ganuza, eta egun lehendakaria da. 150 urte bete dituzte aurten Iruñeko erraldoiek, eta egindako lana eskertu nahi izan die Udalak.
Alkateari dagokio suziria nork botako duen erabakitzea, baina nahiko ohikoa izaten da ardura hori urtero Udaleko alderdi politiko bateko zinegotzi bati ematea. Ordezkaritza kopuruaren arabera, handienetik txikienera. Hala, Yolanda Barcinak bota zuen 2007an (UPN), Uxue Barkosek 2008an (NaBai) eta Maite Esporrinek iaz (PSN). Hautetsi independentisten txanda zen oraingoan, beraz, ohitura ez-ofizial horren arabera. Apirilean, baina, beren "txandari" uko egin, eta erraldoien konpartsakoen esku uztea proposatu zioten alkate eta konpartsako kideei. Beste alderdiek begi onez ikusi zuten, eta Barcinak duela pare bat aste egin zuen ofizial.
Lehertu da festa
'Pamploneses, pamplonesas, Viva San Fermin! Iruñeatarrok, Gora San Fermin!' egin du oihu Mari Ganuza Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsako kideak 12:00etan, udaletxeko balkoitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu