Gizon bat hil da Lizarran (Nafarroa), Santiago plazako etxebizitza bateko leihotik erorita. Foruzaingoak jakinarazi du gaur goizaldean izan dela ezbeharra, eta ikerketa bat martxan jarri dutela gertatutakoa argitzeko.
Horiek dira orain artean Foruzaingoko informazio iturriek ofizialki eman dituzten datu bakarrak. Lizarrako Udaleko iturriek EFE albiste agentziari baieztatu diotenez, Nafarroako SOS Deiek Lizarrako Udaltzaingoari dei egin zioten jakinarazteko Santiago plazako etxebizitza batean indarkeria matxista kasu bat gertatu zela. Erantsi dute, hain justu ere, erori zenean eraso horren ondorioz ihes egiten ari zela gizona. Zenbait hedabidek adierazi dutenez, emakumea Espainiako Barne Ministerioak duen Viogen sisteman zegoela.

