INGURUMENA

Lekorneko txerritegia handitzearen kontrako taldea sortu dute

Erredakzioa
BAIONA
2004ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lekorneko (Lapurdi) txerritegia handitzeko xedearen aurka borrokatzeko elkartea sortu berri dute. Txerritegiak ingurumenean eragin ditzakeen kalteak saihestu eta herria babestu nahi duen herritar talde batek bultzatu du ekimena. Izan ere, Prefeturak txerritegiaren handitze lanak bermatzen dituen ebazpena plazaratu du. Kontrako taldeak abokatu bat hartu du helegitea jartzeko. Helegitean osasun ikerketan egindako okerrak eta prozedurako akatsak aipatzen dira. Taldeak informazio bilkurak antolatu ditu urtarrilerako Lekornen eta inguruko herrietan. Diru bilketa hasi dute helegitearen kostua ordaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.