LEKUKOTASUNAK

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Bideo batean bildu dituzte euskarak pairatutako jazarpenaren eta zigorren inguruko hainbat lekukotasun. Adineko pertsonenak dira denak, Ahotsak egitasmoaren bidez jasotakoak. Horra pertsona horiei jasotako hainbat bizipen:

«Zigortu ere bai; baina horrek baino min gehiago ematen zigun tratuak. Oso tristea zen: ezin zenuelako zuk ikasi, ezin esan, ezin egin nahi zenuena, zer esango dizute eta: 'Casera burra'. Horrek min handia ematen dizu».

«Gure aitak zeukan pena. Donostian bazihoazen biak sendagilearengana, eta euskaraz hitz egiten ari zirelako, isuna».

«Behin eraman gintuzten txangoan denok Iruñera, hasi ginen kantuan, eta mojak eta denak atxilotu; orduz gero, ezta txintik ere euskaraz ».

«Hemen ikusten zen baserriko alabak, kalera etorri zirenak, haiek izan zirela beren seme-alabei erdara irakasten gehiago saiatu zirenak. Haiek esaten zuten: 'Nik sufritu dudana ez dezatela beraiek sufritu'. Hori egia da».

«Niri ez zitzaidan ezer gertatu egiten ez nuelako; beti erdaraz, eta beti erdaraz. Pasatu duguna tristea da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.