gizartea

Lekunberriko hilketaren ustezko lau egileak atxilotu dituzte

Donostiar mutil gazte bat hil dute labankadaz gaur goizean, Mao dantzalekuko aparkalekuan. Berriobeitin atzeman ditu lau lagunak Guardia Zibilak.

2010eko urtarrilaren 16a
19:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Lekunberrin (Nafarroa) Mao Mao Beach dantzalekuko aparkalekuan gaur goizean labanaz erasoa jaso duen mutil gaztea hil egin da, handik ordu batzuetara. Borroka batean jaso du labankada, lekukoek esan dutenez.

Gertaera izan eta gutxira lekuko batek Guardia Zibilari jakinarazi dio hilketaren ustezko egileak lau direla eta laurek auto batean egin dutela ihes. Poliziak errepide kontrolak jarri ditu, eta 7:20an atzeman du auto hori, NA-240-An, Berriobeitin (Nafarroa). Guardia Zibilak dio erasoan erabilitako labana zeukatela autoan. Ez du atxilotuen daturik eman.

6:43an izan da Lekunberriko gertaera, Poliziak dioenez, eta gaztea Iruñeko Ospitalera eraman dute anbulantzian. Erietxean zendu da, 9:10ean.

Donostiarra da hildakoa: A.L.L., 21 urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.