Adif enpresak abiadura handiko trenaren (AHT) lanak hasi ditu Lemoa-Galdakao (Bizkaia) tartean. 5,4 kilometroko zatia izango da eta 69 milioi euroko aurrekontua edukiko dute lanek, Adifek gaur ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Bi tunel egingo dituzte Galdakaon: bat 1.827 metroko luzerakoa eta bestea 230ekoa. Trenak geratzeko-eta gune bat ere eraikiko dute han, 1.120 metrokoa.
Bistibietan 180 metroko luzerako zubia egingo dute, Ibaizabal errekan 458koa eta Galdakaon 230ekoa.
Lemoa-Galdakaorekin, dagoeneko Euskal Herriko hamabi zatitan ari dira abiadura handiko treneko lanak egiten. Tarte horiek denak EAEkoak dira, eta erkidegoan 18 zatirekin osatu nahi dute AHTaren ibilbidea. Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak ere akordioa egina dute, eta aurki hastekoak dira lanekin.
azpiegiturak