Ezezagun batzuek bart su eman diote Lemoako (Bizkaia) telefonia hedatzaileari, Peña mendian, baina kalteak txikiak izan dira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Elizondo auzoan dago hedatzailea eta gauerdian egin dute erasoa.
Antenako kableen ondoan gurpil batzuk jarri dituzte ezezagun haiek, eta su eman diete ondoren. Suhiltzaileek itzali dute sua.
Kale erasoa