Lemoizko zentraleko lurrak publiko egin eta parke bat egiteko eskatu du Eguzkik

Ibai Maruri Bilbao.
Bilbo
2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Udal eta foru hauteskundeek azpiegitura estrategikoen inguruan sortu duten eztabaida baliatuta, Eguzki talde ekologistak Lemoizko (Bizkaia) zentralaren etorkizuna mahai gainean jarri nahi izan du. Eztabaida publiko bat abiarazi behar dela diote, zer egin erabakitzeko. Lehenik eta behin lursaila publiko egin behar dela ohartarazi du Jose Fernandez talde ekologistako kideak, parke bat sortzeko. Izan ere, inguru hori erabilera publikoko itsas lursail modura izendatuta egon zela gogorarazi du, eta «garaiko erakunde frankistek» Iberduero enpresa pribatuari eman ziotela, «modu irregularrean». Zentrala bera ezin denez eraitsi, talde ekologistak itsas ikerketarako zentro bat egiteko erabiltzea proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.