Bost urteko neska bati sexu abusuak egin dizkiola egotzita, zentro berezi batean sartu berri du epaileak Lesakako (Nafarroa) hamasei urteko mutil bat, Euskadi Irratiak gaur esan duenez. Epaiketa egin bitartean sartu dute han, badaezpadako neurri gisa. Ustezko erasoa Lesakan bertan gertatu zen, eta mutila atxilotu egin dute.
Joan den irailaren 19an neska txikiak bere gurasoei esan zien mina zuela eta horiek osasun zentro batera eraman zuten. Hemendik, berriz, Iruñeko erietxe batera, eta bertan frogatu zuten sexu abusuak jasan zituela haurrak. Parte sartu zuten orduan honen gurasoek.
Giroa bero dago herri hartan, eta alkateek bilera batzuk egin behar izan ditu gauzak baretze aldera.
Gizartea