Libanoko ekonomia bere onera itzultzeko eta Libanoko Gobernua indartzeko blokatzea bertan behera uztea beharrezkoa dela adierazi du Annanek. Gainera, Israelen kezkak konpondu ahal direla adierazi du: “Libanoko agintariek baieztatu didate armen trafikoa ekiditeko neurriak hartzen ari direla”.
Israelgo lehen ministroak ez dio zuzenean erantzun, eta Israelen eta Hezbolaren artean izenpetutako su-etenaren akordioa aurrera eramateko desioa agertu du. Honekin batera, su-etenaren bidez Israelen eta Libanoren arteko harremanak piztea espero duela jakinarazi du: “Baldintzak aldatzea espero dut, beti ere Israelgo Gobernuaren eta Libanoko Gobernuaren artean harreman zuzenak abiarazteko, bi herrialdeen arteko akordio bat lortzeko”.
Bestalde, NBEko idazkari nagusiak berretsi duenez bahituta jarraitzen duten Israelgo hiru soldaduen askapena lortzeko ahaleginak egingo ditu. Gainera, Hezbolako buruekin izandako bilera kontutan izanik, soldaduak bizirik daudela uste du Annanek.
Ekialde Hurbila