Askatasunak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gaur Haritz Sala gaztea atzeman du Donostian, kalean. 24 urte ditu Salak, eta atzo ezker abertzaleak deitutako mobilizazioetan errepidea moztea leporatu diote, berri agentziek diotenez. Eguerdian epailearen aurrera eraman dute, eta honek libre utzi du.
Ertzaintzak atzo beste bi lagun atxilotu zituen Donostian, arrazoi bera leporatuta. Ibaeta campusean 300 bat ikaslek manifestazioa egin zuten, eta Donostiarako bidea moztu zuten. Ertzainak manifestarien kontra oldartu ziren, eta bi lagun atxilotu zituzten. Epailearen aurretik pasatu, eta bi gazteak 19:30ak aldean aske geratu ziren, autoritateari atentatua egitea, desobedientzia eta erresistentzia karguekin.
Atxiloketa
Libre utzi dute goizean Donostian Ertzaintzak atxilotu duen laguna
Haritz Sala da atxilotu dutena, eta atzoko mobilizazioetan errepidea moztea leporatu diote. Atzo beste bi atzeman zituzten, eta hauek aske geratu ziren epailearen aurretik ondoren, karguekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu