Listeria monocytogenes bakterioa topatu dute Nafarroako osasun zerbitzuek Agort, Beiardi, Eroski eta Udabe marketako gazta batzuetan, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila ere ohartu da, Informazioa Azkar Partekatzeko Espainiako Sistema Koordinatuak jakinarazi duelako. Behi eta ardi esne gordinez egindako gaztak dira, eta sei produktutan topatu dute bakterio hori. Produktua Hego Euskal Herriko lurralde guztietan banatu da, baita Espainiako Gaztela Mantxan eta Aragoin ere.
Beiardi markako hiru gaztatan topatu dute bakterioa: 500 gramoko gazta produktu batean (2528430 sorta), hiru kiloko gazta produktu batean (2528410 sorta), eta bestea 200 gramoko produktua da (2528410 sorta). Agort Borda markaren kasuan, hiru kilokoa da gazta, eta 2528410 sailekoa. Udaberen produktuak 250 gramo ditu, eta 2528410 da sortaren zenbakia. Azkenik, Eroski markako gaztak ere 250 gramo ditu, 2528410 sortakoa da.
Eskatu dute produktu horiek etxean izanez gero ez kontsumitzeko, eta norbaitek jada kontsumitu badu eta sintoma arraroren bat badu osasun zentrora joateko.