Maria Puy Perez Ezpeleta Lizarrako (Nafarroa) emakumearen bikotekide ohia -J.M.M.D., gizonezkoa- behin-behinean espetxera bidali du Lizarrako Auzitegiko epaileak, arratsaldean jakin denez. Ez dio bermerik jarri eta espetxeratze komunikatua ezarri dio. Emakume harekiko urruntze agindua urratzea egotzi dio, baita baimenik gabe armak edukitzea ere.
Gizonezkoa gaur goizean berriro eraman dute epaitegira, epailearen aurrean deklaratzera. Larunbatean atxilotu zutenetik atzo eraman zuten aurreneko aldiz, baina deklaratzen ari zela zorabiatu egin zen. Lizarrako ospitalera eraman behar izan zuten akusatua. Gaur 10:20tik 13:00ak bitartean izan da auzitegian.
Bikotekide ohiak atzo errugabetzat jo zuen bere burua, epailearengana joan baino minutu batzuk lehenago auzitegiaren atarian komunikabideei egindako adierazpenetan. Gaur ere hala esan du, eta "dena laster argituko da", erantsi du.
Atxilotuak 50 urte ditu eta emakume harekiko urruntze agindua haustea leporatu diote.
Nafarroakoa da gizonezkoa ere, Lodosakoa -Aiegin bizi da-. Ustez andrea desagertu zen egunean bertan berarekin egon zen. Astelehenean miatu zuten haren etxea -Poliziak armak topatu zituen bertan-.
Polizia oraindik ere emakumearen bila dabil, eta bilaketa lanak bereziki Ega ibaian egiten ari dira, Zaldu eta Arintzanoko inguruetan. Eremu horiek herenegun ere aztertu zituen Poliziak, emakumeak eta bere bikotekide ohiak askotan paseatzen baitzuten bertatik.
Gizartea
Lizarran falta den emakumearen bikotekide ohia kartzelara bidali du epaileak
Urruntze agindua urratzea eta baimenik gabe armak edukitzea egotzi dio. Bermerik ez dio jarri. Gizonezkoa gaur berriro epaitegian izan da, deklaratzen; atzo zorabiatu egin zen. Komunikabideei gaur ere esan die errugabea dela. "Dena laster argituko da", gaineratu du. Poliziak Maria Puy Perez Ezpeleta bilatzen segitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu