Maria Puy Perez Ezpeleta Lizarran (Nafarroa) falta den emakumearen bila segitzen dute foruzainek eta guardia zibilek, eta gaur Aiegi eta Iguskitza inguruan dabiltza. Aurreko astean, Lizarran bertan ez ezik, Ega ibaian ibili ziren bilatze lanetan, eta Zaldu eta Arintzanoko inguruetan ere bai; izan ere, eremu horiek emakumeak eta bere bikotekide ohiak askotan paseatzen zituzten.
Emakume haren bikotekide ohia -J.M.M.D., gizonezkoa, Lodosa, 50 urte- duela bederatzi egun atxilotu zuten, eta lehengo ostiralean Lizarrako Epaitegiko epaileak behin-behinean eta bermerik gabe kartzelara bidali zuen, emakume harekiko urruntze agindua urratzea egotzita -baimenik gabe armak edukitzea ere leporatu zion-.
Bikotekide ohiak errugabetzat jo du bere burua. "Dena laster argituko da", zioen ostiralean. Andrea desagertu zen egunean bertan gizonezkoa ustez harekin egon zen.
Gizartea
Lizarran falta den emakumearen bila segitzen dute
Aiegi eta Iguskitza inguruan dabiltza gaur foruzainak eta guardia zibilak. Haren bikotekide ohia kartzelara bidali zuen epaileak ostiralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu