elkaRRIZKETA AURRERAPENA

"Loiolakoak izango dira biharko eguneko akordioaren osagaiak"

Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearekin egindako elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk. Solasaldiaren aurrerapena da hau. "Onena izango litzateke Batasunak konbentzitzea ETA; bukatzeko garaia heldu zaio".

2010eko apirilaren 23a
15:41
Entzun
Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea izan zen 2006ko udazkenean Loiolako elkarrizketa politikoetako protagonistetakoa (hemen bildu ziren Loiolan bideoa), bere alderdiko, EAJko eta Batasuneko ordezkariekin batera, eta, BERRIAri esan dionez, orduan erabilitako gaiak izango dira konponbidea lortzeko giltzak. "Loiolan azaldu zirenak dira biharko eguneko akordioaren osagaiak, akordioa egiten bada".

Pello Urzelai BERRIAko Politika saileko arduradunak BerriaTBko Esan ahala saioan elkarrizketatu du Egiguren, eta egunkariak bihar argitaratuko du solasaldia. BERRIA.INFOn ordutik egongo da ikusgai osorik; aurrerapena da hau.

PSE-EEko presidentearen beste esan batzuk:

- "Onena izango litzateke Batasunak konbentzitzea ETA; bere garaian borroka armatua hasi bazuten, bukatzeko garaia ere heldu zaiola".

- "Irlandan ez zuten soluzio guztiak mahai gainean izateko formula bilatu beharrik izan; hemen berdin gertatzen da".

- "Jendeak ahaztu egin du, baina bere garaian gu izan ginen Egunkaria-ren bultzatzaileak Eusko Legebiltzarrean, EAJren kontra".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.