politika

Lokarri-k Bruselako Adierazpena sustatuko du

"Ezin hobeki laburtzen ditu bake prozesu berri bat hasteko pausoak: ETAri dei egiten dio su-eten iraunkor eta egiaztatua emateko, eta Gobernuari erantzun egokia emateko".

2010eko apirilaren 15a
16:38
Entzun
Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak jakinarazi du Bruselako Adierazpenaren edukiak ezagutzera emateko kanpaina abiatuko duela. "Izan ere, adierazpen horrek ezin hobeki laburtzen ditu bake prozesu berri bat hasteko beharrezkoak diren pausoak. Alde batetik, ETAri dei egiten dio su-eten iraunkor eta egiaztatua emateko. Bestetik, [Espainiako] Gobernua animatzen du su-eten horri erantzun egokia emateko".

Gatazken konponbide prozesuetan parte hartu izan duten hogei lagunek sinatu dute Bruselako idatzia, eta ezker abertzalearen apustu berria goretsi dute, "bide politiko eta demokratikoen" alde egin duela azpimarratuta.



Hala ere, Lokarri-ren ustez, "sortutako aukera eta itxaropena oso ahulak dira. Oztopo garrantzitsu asko daude. ETAk ez du konpromiso zehatzik hartu; su-etena, kasu. Gobernua, bere azkeneko erabakiekin (ezker abertzaleko buruen atxiloketa, Alderdien Legearen gogortzea...), ez dabil gauzak errazten".



Hamar mila foileto baino gehiago bidaliko ditu, kalean 50.000 eskupaper banatuko ditu, hogei hitzaldi emango ditu... Lokarri-k dio Bruselako Adierazpenaren sinatzaileek ondo ikusten dutela sustapen kanpaina hori egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.