Politika

Lokarrik azaroaren 9an galdeketa egingo du Gernika-Lumon

Galdera: "Komenigarria eta zilegi iruditzen zaizu herri kontsultak egitea bake prozesua bultzatzeko eta bazterkeriarik gabeko elkarbizitza demokratikorako akordio politiko bat exijitzeko?". Hauteslekuak jarriko dituzte eta nazioarteko behatzaileak izango dira.

2008ko irailaren 30a
18:18
Entzun
Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak galdeketa egingo du azaroaren 9an Gernika-Lumon (Bizkaia). Galdera: "Komenigarria eta zilegi iruditzen zaizu herri kontsultak egitea bake prozesua bultzatzeko eta bazterkeriarik gabeko elkarbizitza demokratikorako akordio politiko bat exijitzeko??". Kontsulta herri hartan baino ez dute egingo, gaur Lokarrik esan duenez, baina Internetez ere bozkatu ahal izango da, helbide honetan: www.gernika2008.org (laster jarriko dute martxan).

Galdeketa ez da ofiziala izango, baina itxura behintzat eman nahi diote, botoa emateko lekuak jarriko dituztelako eta kanpaina ere egingo dutelako. Gainera, nazioarteko behatzaileak izanfo dira.

300 boluntario eta gernikarren %50en parte-hartzea lortu nahi ditu Lokarrik (Gernika-Lumok, 2008ko datuen arabera, 16.300 biztanle ditu). Ekimen horrekin, "modu praktikoan" egin nahi du galdeketaren alde, eta honen "suari bizirik" eutsi gura dio.

Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainaren 27an onartu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kontsulta egiteko Galdeketaren Legea (gehiengoa osoa lortzeko, EAJ, EA, EB eta Aralarren botoak ez ezik, EHAK-ko batena ere jaso zuen legeak), eta duela hiru aste Espainiako Auzitegi Konstituzionalak debekatu egin zuen. Aurtengo urriaren 25ean egitea egin nahi zuten galdeketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.