Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea Espainiako Kontituzioaren urteurreneko ekitaldirajoango dira. Abenduaren 6an izango da ospakizuna Madrilgo Diputatuen Kongresuan.
Jaurlaritzak azaldu duenez, ekitaldira joateko erabakia "erakundeen arteko harremanak normalizatzeko eta urteurrenari dagokion garrantzi politikoa emateko" hartu dute.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari batek eta Legebiltzarreko presidente batek Espainiako Konstituzioaren urteurren jaian parte hartzen duen lehenengo aldia izango da.
politika