Bihar urtebete izendatu zuten Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, eta urtebete honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren egoera hobea dela esan du gaur Leioan, Jaurlaritzaren bileraren ondoren. "Euskadi duela urtebete baino askeagoa da eta hobeto prestatuta dago", adierazi du Artaza jauregian, kontseilari denak atzean zeuzkala.
"Kudeaketa egiteaz gain, aurreko gobernuek baino hobeto egiten ditugu gauzak". 1979tik iaz arte beti EAJko kide bat izan zen Jaurlaritzako buru.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako irabazlea EAJ izan zen -30 parlamentari-, eta PSE bigarren geratu zen, 80.000 botora. PPko parlamentarien babesari esker lortu zuen lehendakaritza Lopezek. Baita ezker abertzalearen baliogabetzeagatik ere; izan ere, honen botoak kontuan hartuko balira, PSEk eta PPk ez zuteken gehiengo osoa lortuko Legebiltzarrean.
Bere agintaldian "Euskadi berreskuratze ekonomikoan" jarri dela uste du Lopezek eta, besteak beste, gaur Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak emandako datuek hori "baieztatu" egin dutela -apirilean langabezia jaitsi egin da EAEn-. Krisi ekonomikoari aurre egiteko asmoz jaurlaritzak hartutako neurriek eta eragileekin izandako elkarrizketak lagundu dute horretan guztian, lehendakariaren arabera. "Diru gutxiagorekin" EAJren garaiko gobernuak baino hobeto aritu direla iritzi dio, halaber.
"ETAren aurkako borroka" izan da Lopezen agintaldiko lehen urteko beste ardatz bat. Eta hor ere "hobeto" daude gauzak. "Askatasun handiagoa dugu orain. Terrorismoak leku gutxiago du gizartean eta bere bukaera gertuago dago. ETA amaitzen ari gara. Gutxi falta da". Horretarako "azken ahalegina" egiteko eskatu die herritarrei.
Azken urtebete honetan ETAk hildakoak gogoan izan ditu: Eduardo Puelles Espainiako polizia, Carlos
Saenz de Tejada eta Diego Salva guardia zibilak, eta Jean Serge Nerin Frantziako polizia.
Arlo sozialean ere aurrerapausoak eman dituzte nabarmendu du.
politika
Lopez: "Euskadi duela urtebete baino askeagoa da eta hobeto prestatuta dago"
Bihar urtebete izendatu zuten PSE-EEko burua Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Arlo ekonomikoan eta ETAren aurka aurrerapausoak eman dituztela azpimarratu du. "EAJren gobernuek baino hobeto egiten ditugu gauzak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu