politika

Lopez: "Euskal gizarteak hain azkar bereganatu du aldaketa, ez duela baloratzen"

Ez du aintzat hartu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %71k Eusko Jaurlaritza berria gogoko ez izana. Madrilen mintzatu da lehendakaria, hainbat ministroren aurrean.

2010eko urtarrilaren 21a
12:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskobarometroaren azkeneko inkestaren arabera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %71k Eusko Jaurlaritza berriari buruz iritzi onik ez izan arren, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak ez dirudi oso kezkatuta dagoenik. Izan ere, "euskal gizarteak hain azkar bereganatu du aldaketa, ez duela baloratzen", esan du gaur Madrilen, Foro de la Nueva Economian. Gainera, "etengabeko liskarren aroa atzean" geratu da.

ETArekin berriro elkarrizketatzeko aukera "erabat itxita" daukatela adierazi du, eta erakundeak "armak uzteko eta Euskal Herrian bakea izateko aukera" izan zuela. Lehendakariak ez du uste ezker abertzaleak 2011ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango duenik; horretarako "demokraziaren tresnak erabili beharko dituzte".

Besteak beste, Espainiako Gobernuko hainbat ministroren aurrean mintzatu da Lopez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.