Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta IƱigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak hedabideen bitartez iragarria zuten bien arteko bilera egingo zutela, eta gaur lotu dute eguna: hilaren 29an elkartuko dira, Gasteizen, Lehendakaritzan 10:30etik aurrera.
Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak iazko maiatzean Jaurlaritzako kargua hartu zuenetik bigarren aldiz batuko dira Urkullu eta biak. Ekainaren 9an bildu ziren aurrekoan.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gobernuko lehendakariak jakinarazia du EAJrekin harremanak "instituzionalizatu" egin nahi dituela, eta EAJko buruak, berriz, "bilera emankorrak" egin gura dituela harekin.
PSEk eta EAJk EAEko erakunde publiko nagusietako aurrekontuei buruzko akordioa lortua dute lehendik, krisi ekonomiko garaian "egonkortasun instituzionala" lortze aldera.
Politika
Lopez-Urkullu bilera, hilaren 29an
Jaurlaritzako lehendakariak EAJrekin harremanak "instituzionalizatu" egin nahi ditu eta jeltzaleen buruak "bilera emankorrak" egin gura ditu harekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu