politika

Lopezek atzeratu egin du Udal Legearen proiektuaren onarpena

Urteko lehen seihilekoan onartzeko konpromisoa hartu zuen. Jaurlaritzako lehendakariak dio gaiarekiko "porrotak eta gatazkak" sortu izan direla lehen, eta akordioa lortu nahi duela alderdiekin eta Eudelekin.

2010eko ekainaren 4a
15:01
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur jakinarazi atzeratu egin dutela Udal Legearen proiektuaren onarpena, alderdi politikoekin eta Eudel Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalen elkartearekin akordioa lortu nahi duelako. Epe bat jarri du egitasmoa onartzeko: 2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeak.

Jaurlaritzak konpromisoa hartu zuen urte honetako lehen seihilekoan onartzeko legearen proiektua. Lopezek adierazi du aurreko 30 urteetan horri buruzko "porrotak eta gatazkak" sortu izan direla, eta tentuz ibili beharra dagoela. Eudelek egindako proposamenak "oso kontuan" hartuko ditu Jaurlaritzak, Lopezen arabera, baina ez dago denekin ados. Esaterako, Eudelek zor historikoaren konpentsazioa eskatzen du baina Jaurlaritzak dio ez duela bere egingo. Elkarteak -251 udal hartzen ditu-, baliabide gehiago ere galdegin ditu eta aldundiek udal zerbitzu batzuk finantzatzea.

Gorka Maneiro UPDko eusko legebiltzarkidearen galderaren ondorioz eman du atzerapenaren berri lehendakariak, parlamentuan. Maneirok adierazi du EAE dela Espainiako Estatuan Udal Legea ez duen erkidego bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.