Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak jakinarazi du aurreko exekutiboaren "kasu zehatz puntualak" ikertzen ari direla, "leihoak ireki eta alfronbrak altxatu" dituztela, "betiere kudeaketan legezkoa ez den zerbait egin zen ikusi ahal izateko".
Lopezek dio horretan ez direla ari "mendeku gisa", "gardentasunagatik" baizik. "Izan ere, baliabide publikoak erabiltzean, gardentasunez jokatu behar da, kontuek garbi egon behar dute, eskuek ere bai, eta patrikak beirazkoak behar dira".
1979tik beti EAJko kide bat izan izan da Jaurlaritzako buru. Orain PSE-EEkoa da, joan den maiatzaren 5etik. Lopez gaur Espainiako erregearekin batzartuko da, kargua hartu zuenetik lehen aldiz.
Politika
Lopezek jakinarazi du aurreko Jaurlaritzaren "kasu zehatz batzuk" ikertzen ari direla
Lehendakariak dio ez direla ari horretan "mendeku gisa", "gardentasunagatik" baizik. "Kudeaketan legezkoa ez den zerbait egin zen ikusi" nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu