Politika

Lopezek uste du gizarteak geldituko duela Ibarretxeren galdeketa

PSE-EErentzat Eusko Jaurlaritzak egin nahi duen kontsulta ez da "arazoa, ez delako egin ere egingo".

2007ko urriaren 13a
15:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak ez du uste azkenean Eusko Jaurlaritzaren galdeketa egingo denik, "gizarteak geldituko duelako Ibarretxeren asmoa". PSE-EErentzat galdeketa hori ez da "arazoa, ez delako egin ere egingo".

Gizartea "zatitu" egiten du galdeketak, Lopezek dioenez, "eta ez da logikoa Ibarretxek kontsulta horrekin jendartea entzun nahi duela esatea, ez dituelako alderdiak eta herritarrak entzuten".

Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariak 2005eko hauteskunde autonomikoetan, "bere planarekin aurkeztu zenean, 140.000 boto galdu zituen", agintari sozialistak gaur esan duenez, "eta oraingo proposamerarekin gehiago galduko ditu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.