Maiatzaren 5ean beteko da urtebete PSE-EEren hautagai Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari izendatu zutela. Urtebete honetan Lopezen Gobernuaren jardunean hutsegite asko ikusi ditu Iñigo Urkullu EAJko presidenteak, "itzalak argiuneak baino gehiago", urteurrenaren harira Europa Press albiste agentziari esan dionez.
Izan ere, Lopezen Jaurlaritza "oso ahula" dela uste du Urkulluk, eta egiaz agintzen duena PP dela: "PPk gidatzen eta markatzen du Gobernuaren norabidea". Hauteskundeetan boto gehien EAJk lortu zuela oroitarazi du buruzagi jeltzaleak, eta, beraz, bozak irabazi gabe iritsi zela PSE-EE agintera, PPrekin bat eginda. Urkulluren iduriko horrek erakusten du sozialisten helburu bakarra EAJ agintetik kanpo uztea dela, eta Jaurlaritzara iritsi zirenetik egindakoaren xede nagusia egoera hori iraunaraztea dela.
Horretarako Lopezen Jaurlaritzak ordu arteko oinarrizko adostasunak hautsi dituela erantsi du, politika, kultura zein ekonomia arloetan.
Politika
Lopezen Jaurlaritza "oso ahula" dela uste du Urkulluk
Gasteizko Gobernuaren norabidea egiaz gidatzen duena PP dela erantsi du buruzagi jeltzaleak. PSE-EE agintera iritsi zenetik urtebete igaro dela-eta egin ditu adierazpen horiek, eta urtebeteko epe horretan "itzalak argiuneak baino gehiago" direla nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu