Lorena Somoza Rennesko (Bretainia, Frantzia) espetxetik atera zuen Frantziako Poliziak, haren kontrako kanporatze agindua betearazteko. Espainiara bidaliko zutela jakinarazi zuten presoaren lagunek, baina ez zuten harenegoerari buruzko xehetasun gehiagorik. Poliziak ez zien erran nongo mugatik kanporatuko zuten. Presoari ere ez diote jakinarazi behin kanporatuta Espainiako poliziek atxilotuko duten edo libre geldituko den.
Somoza 2002ko abenduaren 19an atxilotu zuten Tarbeseko (Frantzia) apartamentu batean. Atxilotu zutelarik bakarrik zegoen. Egun berean, Frantziako poliziak hainbat euskaldun atxilotu zituen; bertzeak bertze, Ibon Fernandez Iradi eta Mikel Otegi. 2006ko maiatzean epaitu zuten Somoza, Parisko Kriminaleko Epaitegi Berezian.
Estradizio eskaera
Patxi Segurola usurbildar euskal preso politikoak gaur bete du Frantziako epaitegiek ezarritako zigorra, eta kanporatzeko arriskuaren aurka gose greba bat egiten ari izan da azaroaren 8tik hona. Frantziako epaitegiek gibelera bota zituzten haren aurkako bi estradizio eskaera, eta berez ezin zuten kanporatu. Baina orain, hirugarren estradizio eskaera bat egin diote, eta oraingoz espetxean jarraituko du preso.
Lorena Somoza Rennesko espetxetik atera eta kanporatu egin du Frantziak
Patxi Segurolaren aurkako hirugarren estradizio eskaria aurkeztu dute Espainiako auzitegiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu