Errepideak
Lubizi bat dela eta, moztuta dago BI-2121 errepidea Morga parean
Bart gaueko euri jasa eta haize bolada handien ondorioz, lubizi bat gertatu da BI-2121 errepidean, Morga (Bizkaia) parean. Ondorioz, errepide hori moztuta dago, eta trafikoa BI-3113 errepidetik ari da bideratzen Ertzaintza, Errigoititik. Hurrengo orduetan haize bolada eta euri erauntsi handiak gerta daitezkeela eta, alerta egoeran dago Euskal Herria, eta errepideetan kontuz ibiltzeko aholkatzen dute agintariek.
Morgako lubizia bart gaueko 00:30ak aldera gertatu da. Goizean oraindik itxita zegoen errepidea, nahiz eta hainbat behargin errepidea garbitzen ari ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu