Luizi baten ondorioz, AP-8 autobidea itxi dute Usurbilen, Irungo norazkoan

Euriteek eragin dute lur jausia, eta trafikoa GI-20 errepidetik desbideratzen ari dira.

2024ko ekainaren 29a
14:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Euriteek lur jausi bat eragin dute gaur AP-8 autobidean, Usurbil parean (Gipuzkoa), eta errepidearen zati bat itxi dute Lapurdirako noranzkoan. Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi du suhiltzaileak eta Bidegi enpresako teknikariak lehen ordutik ari direla beharrean eremu kaltetuan, eta dagoeneko hasi direla egokitzeko eta garbitzeko lanak. Lanean ari diren bitartean, Behobiarantz doazen ibilgailuak GI-20 errepidetik desbideratzen ari dira.

Aldundiak jakinarazi du lur jausiak ezpondaren lur kopuru handi bat mugitu duela, baina teknikariek egiaztatu ahal izan dutela euste horma ez dela kaltetu. Nolanahi ere, eremua kontrolatzeko eta egokitzeko lanekin jarraituko dute hurrengo orduetan, eta, bien bitartean, errepide zati hori itxita egongo da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.