Donostiako metroa

Luiziaren auzia Donostiako udalbatzarrean aztertzea baztertu dute EAJk eta PSEk

Antigua auzoan izandako lur-jausiaz azalpenak emateko eskatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak.

Donostiako Metroaren obren aurkakoak, gaur, udaletxean. IRUTXULOKO HITZA
Igor Susaeta.
2019ko azaroaren 21a
13:13
Entzun

Zarautz kalearen atzealdean herenegun gertatutako ezbeharraren ondorioz, zazpi lagun etxetik aterarazi behar izan zituzten. Satorralaiak Donostiako Metroaren obren aurka sortutako bizilagunen elkartearen arabera, lan horiek eragin zuten luizia. Obren kudeatzaile ETS Euskal Trenbide Sarea enpresaren ustez, ordea, «azken asteetako euri zaparraden» ondorioz gertatu da. Donostiako Udalak gauza bera uste du.

Udaletxean egindako batzarrean izan dira bai Satorralaiak elkarteko kideak, baita duela bi egun gertatutako lur-jausian kaltetutakoak ere. Irutxuloko Hitza-k kaleratu duenez, EAJk eta PSEk eskaerak gai zerrendan ez sartzea erabaki dutenean, protesta egin dute.

EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak azalpenak eskatu dituzte, eta Jon Insausti EAJren bozeramaileak nabarmendu udal gobernuak ezbeharrari loturiko «neurriak» hartuko dituela. EAJren esanetan, teknikarien txostenen zain daude. Gaineratu du, halere, orain arteko informazioa aintzat hartuta hipotesi nagusia dela lur-jausia euriteek eragin zutela.

Luiziak eragindako kalteak pairatu dituen Antiguako bizilagun batek kazetarien aurrean adierazi duenez, «aspalditik» susmatzen zuten «zerbait» gerta zitekeela. Haren esanetan, txosten batek esaten du mendi magala «arriskutsua» dela. «Baina azken ehun urteotan, euriteekin eta uholdeekin-eta, ez da ezer gertatu. Beraz, ez da kasualitatea, behean, bi zulo eta geltoki bat egin ostean, lur-jausi bat gertatzea». Salatu du, gainera, ETSkoak ez direla haiekin harremanetan jarri, eta luizia gertatu aurretik udalean bazutela etxebizitzetan agertutako pitzaduren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.