komunikabideak

'Lujanbio' errezeta, odolkiz betetako patata pastel txikiak

Bertsolari txapeldunaren omeneko platera jarri du Argiñanok gaur T5en. BECeko argazkiak erakutsi ditu.

2010eko urtarrilaren 18a
15:46
Entzun 00:00:00 00:00:00

Odolkiz betetako patata pastel txikiak. Errezeta horixe egin du gaur Karlos Argiñano sukaldariak (Beasain, 1948) T5 Espainiako telebista katean Maialen Lujanbio bertsolariaren (Hernani, 1976) omenez, honek abenduaren 13an Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuela-eta.

Delicias Lujanbio izena jarri dio izena errezetari Argiñanok. Bera ere BECeko finalean izan zela esan du sukaldariak, eta "hamabost mila lagun zortzi edo bederatzi orduz isilik eta errespetuan" egon zirela saioa entzuten. "Izugarri ondo pasatu genuen". Finaleko argazki batzuk erakutsi ditu: BECeko jendetza ikusten zen batean, zortzi finalistak beste batean -bertsolari denak banan-banan izendatu ditu-...

Astelehenetik ostiralera egiten du sukaldaritza saioa Argiñanok T5en, eta 2009an %18,2ko jarraipena eduki zuen Espainiako Estatuan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA