Mutiloako Lurpe zabortegiak eta hara doazen kamioiek sortutako kezka ikusita, Goierri Birzirik plataformak informazio gunea antolatu zuen atzo Ormaiztegin; 06:00etatik 18:00etara, hamabi orduz egon ziren Mutiloako bidegurutzean. Herritarrei informazioa eman eta galdetegiak banatzearekin batera, egun osoan zenbat kamioi pasatzen ziren kontatu zuten. Zabortegia irekita dagoen hamabi ordu horietan, guztira, 100 kamioi zenbatu zituzten.
Goierri Birzirik plataformaren ustez, "beharrezkoa" zen atzoko ekintza, "herritarrak informatzeko eta euren kezkak eta zalantzak" argitzen saiatzeko. Salatu dute "inongo arduradun politikorik" ez dela joan herritarrei informazioa ematera, eta "gaiaren larritasuna" aintzat ez hartzea aurpegiratu die.
Informazio gehiago, Goierriko Hitza-n.