2007-2013 Lurralde Kontratua eginkizunaren erdira heldu delarik, Frantziak, Akitaniak eta Kontseilu Nagusiak egitasmo hori sendotzea deliberatu dute. Gidaritza Batzordeak Lurralde Kontratuko 14 xede egitea deliberatu zuen atzo. 23,93 milioi euroko aurrekontua onartu dute: Kontseilu Nagusiak 15,65 milioi euro jarriko ditu, Europako Batasunak 3,8 milioi euro eta gainerateko obralariek 4,48 milioi euro.
Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidentea pozik zegoen atzo. «2008tik, hitzarmena izenpetu genuenetik, onartutako 77 xedeetarik 46 abian ezarri ditugu, eta horietako 28, osoki bukatu. Orotara 127,7 milioi euro inbertitu ditugu». Bertze hamalau ildo hasi gabe daude oraindik, hala nola Baionako unibertsitatearen garapena Bordelekoaren zentraltasunaren parean.
Buruko eritasunak
Buruko eritasunak dituzten pertsonentzako aterpea eraikitzea onartu du Kontseilu Nagusiak. Orain artean espetxeetan hartzen zituzten. Aterpea Angelun eraikiko dute 2014rako, eta hastapenean 30 ohe ukanen ditu, eta geroan bertze 20 ukanen ditu.
Lurralde kontratuko bertze hamalau xede egitea onartu du Gidaritza Batzordeak
Frantziak, Akitaniak eta Kontseilu Nagusiak 24 milioi euroko funtsa osatu dute xede horiek aitzina eramateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu