"Normalizazio Kontseiluaren eremu administratiboak hiru lurralderi [Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa] bakarrik eragiten die, eta, beraz, zaila da hortik prozesua eraiki ahal izatea", esan du Otegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hori dela eta, ekimen horren "egiturazko zailtasunak" dituela nabarmendu du.
Hala ere, Ibarretxe lehendakariak eta Normalizazio Kontseiluak konponbide ekar dezakeen prozesua sortzen ekarpen handia egin dezaketela iritzi dio Batasuneko buruak: "ekarpen handia eta, areago, erabakigarria egin dezakete gatazka konpontzeko prozesu bat abiatzeko giroa sortzen".
Dena den, konponbide horretarako "Euskal Herri osoko" alderdien parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu du, eta, ondorioz, alderdi guztiak izango direla prozesuko protagonistak.
Politika