urrira. Aurten, iraila amaitu aurretik sartu da Lurra zor ekologikoan. Alegia, urte osorako ziren baliabideak bederatzi hilabete eskasetan xahutu dira. Zor Ekologiko Globalaren Sareak (GFN) eta Ekonomia Berri Baterako Zentroak (NEF) egindako ikerketaren ondorioa argia da: Lurrak ez du gaitasunik izango atzotik urte bukaerara arte kontsumituko diren baliabideak ordezkatzeko. Isuriko den kutsadura eta zaborra, berriz, ez da naturaren zikloan txertatzerik izango. «Lurraren baliabide ekologikoen gainetik bizi gara, eta gure iraupena bera bermatzen duten oinarriei kalte egiten ari gara», adierazi du Aniol Esteban NEFeko Ingurumen Ekonomiako buruak.
Zor ekologikoaren ondorioz ari dira amaitzen ura, arrantza, basoak eta bioaniztasunaren oinarri diren animalia espezie ezberdinak. «Aurtengo baliabideak amaitu ditugu, eta aurrerantzean aurrezteak xahutuko ditugu. Urte osoko soldata bederatzi hilabetetan gastatzea bezala da hori. Laster aurrezterik gabe geratuko gara», esan du Mathis Wackernagel GFNko lehendakariak.
1961etik hona bikoiztu da natur baliabideen kontsumoa, eta gaur egun planeta eta erdi beharko lirateke egungo kontsumo erritmoari eusteko. Euskal Herriaren kasuan, hiru planeta beharko lirateke bertako herritarren kontsumo mailari eusteko.
Lurrarekin zor ekologikoa dute herritarrek atzotik
Planetak dituen baino natur baliabide gehiago erabili dituzte herritarrek jadanik, ikerketa baten arabera
Lurrak dituen baino natur baliabide gehiago ari dira kontsumitzen munduko biztanleak. Ez da gaur egungo kontua, baina prozesua gero eta azkarragoa da. Esaterako, 1987an, abenduaren 19an sartu zen Lurra zor ekologikoko egoeran. 1995ean, azarora aurreratu zen prozesua, eta 2005ean,
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu