Iraila erdialdetik lurrikarak sentitu izan dira Nafarroako alderdi honetan. Bortitzena irailaren 18 izan zen eta 4,5ko indarra izan zuen Richter eskalan. Orduan jendea kalera irten zen izuturik, etxeak mugitzen hasi baitziren, eta askok kalteak izan zituzten.
Gaurko lurrikarek ordea ez dute jendea aztoratzea lortu eta herritarrek esan dutenez, ohitzen omen doaz oinazpiak mugitzen sentitzera.
lurrikara