Gizartea

Lurrikara txiki batek astindu ditu Amezketa ingurua eta Araitz bailara

2,5eko indarra izan du Richter eskalan, eta Amezketan (Gipuzkoa) izan du epizentroa. Txikia izan da, baina inguruetako bizilagun askok bortiz sentitu dute.

2010eko uztailaren 1a
22:53
Entzun
Lurrikara txiki batek astindu zituen atzo gauean Gipuzkoako Tolosaldeko gune batzuk eta Nafarroako Araitz bailara. Zehazki, Aralarko Malloen inguruan nabaritu da: Amezketan izan du epizentroa, baina Araitz bailarako hainbat herritan, Gaintzan kasu, bortitz sentitu dute bizilagunek.

Hain zuzen ere, Gaintzan bizi den Koldo Nuñez geologoak eman du bere bizipenaren berri Euskadi Irratian. Agertu duenez, gaueko hamabiak hogei gutxi aldera sentitu zuten astindua etxean. Bi kolpe bortitz nabaritu zituztela agertu du, eta hasieran pentsatu zutela kamioiren bat etxea jo zuela. Kanpora begiratzera atera zirenean, ondoko baserrietako bizilagunak ere astindua sentituta atariana aurkitu zituztela agertu du.

Espainiako Institutu Geologikoaren arabera, Richter eskalan 2,5eko indarra izan zuen. Euskal Herrian horrelako lurrikara ahulak ez dira batere arraroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.