"COP21eko helburuetatik deslotzen ari da, guk bere potreta deslotzen dugu". Hala azaldu du Bizi mugimenduak Bardozeko (Lapurdi) ekintza. Herriko etxetik kendu dute Emmanuel Macron Frantziako presidentearen argazkia. Euskal Herrian kendu duten hamargarrena da. Uztaritzen eta Miarritzen (Lapurdi) erretiratu zituzten lehenik; Maulen eta Donibane Garazin ondoren; eta Senpere, Arrangoitze, Bidarte, Donibane Lohizune eta Getariko (Lapurdi) herriko etxeetako argazkiak kendu zituzten hurrengo.
Frantziako Estatuan, dagoeneko presidentearen 106 argazki kendu dituzte erakundeetatik. Eragile ekologistek 125 bildu nahi dituzte G7koen goi bilerarako.
106. Macron-en potreta Bardoze-eko herriko etxetik kendua izan da goiz huntan. #COP21-eko helburuetatik deslotzen ari da, guk bere potreta deslotzen dugu! 19 bakarrik eskas dira Miarritzeko #G7arentzat behar ditugun 125-ak lortzeko! #LarrialdiKlimatikoa#DecrochonsMacronpic.twitter.com/IdXylnZNTy
— Bizi ! (@bizimugi) 2019(e)ko uztailaren 11(a)
Macronen argazkiak herriko etxeetatik kentzeagatik, Bizi mugimenduko zazpi kide atxilotu zituzten, joan den maiatzaren 28an. Aurretik, apirilaren 9an, bost kidek Baionako polizia etxera deitu zituzten deklaratzera. Taldean eginiko lapurreta leporatu zieten.
Macronen erretratuak herriko etxeetatik kentzeko ekintzarekin, gobernuaren "erantzunik eza" salatu du Bizik. Haren iritziz, Macron ez da neurri nahikorik hartzen ari klima larrialdiaren aurrean.