Klima aldaketa

Biziko bost kide aske gelditu dira Macronen argazkiak kentzeagatik Baionako polizia etxetik igaro ondoren

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen erretratuak kendu zituzten lau herriko etxetan eta taldean eginiko lapurreta leporatu diete. Ez dute deklaratu eta aske utzi dituzte. Dozenaka lagunen sostengua jaso dute polizia etxearen atarian.

Deklaratera deitu dituzten Biziko bst militanteak, gaur, Baionako polizia etxearen atarian, doenaka lagunen babesean. BIZI MUGIMENDUA, @BIZIMUGI
Gorka Berasategi Otamendi.
2019ko apirilaren 9a
21:56
Entzun

Biziko bost militantek Baionako polizia etxera joan behar izan dute, gaur goizean, Poliziak deituta. Deklaratzera deitu dituzte, Macronen lau argazki Miarritz (Lapurdi), Uztaritz (Lapurdi), Donibane Garazi eta Mauleko herriko etxeetatik kentzeagatik. Taldean eginiko lapurreta leporatu diete. Biziko kideek ez deklaratzea erabaki dute, eta aske utzi dituzte. Bizik adierazi duenez, ez diete jakinarazi galdeketek segida izango duten ala ez. Seigarren kide batek datozen egunetan joan beharko du deklaratzera.

Polizia etxearen atarian, dozenaka herritarren sostengua jaso dute militante ekologistek. Haiek sinboloak defendatzen dituzte, guk bizitza defendatzen dugu zioen elkarretaratzeko pankarta batek.

Biziko militanteek adierazi dute erabat egiten dituztela bere lau erriko etxetan egin dituzten protesta ekintzen ondorioak. Macronen argazkiak erretiratuta, Frantziako presidenteak klima aldaketa eragozteko neurrik nahikoa ez duela hartu salatu du Bizik. 75.000 euro arteko isunak jaso ditzakete.


BIZI MUGIMENDUA, @bizimugi

Macronen erretratuak erakunde publikoen eraikinetatik kentzeko protesta ekintza Frantziako Estatu mailan sustatu denetik, Poliziak 23 lagun atxilotu ditu eta 43 deitu ditu deklaratzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.