27 afiliatuk EB utzi dutela-eta, Javier Madrazo koalizioko koordinatzaileak uste du haien kritikak "faltsuak" direla, "eta ez oso justuak". "Gure aurkari politikoen onerako da haien erabakia, besterik ez", esan du Madrazok gaur, prentsaurrekoan. Baja horiek Ezker Batuaren ildoa ez dutela aldatuko dio koordinatzaileak. "Euskadin ezkerraren esparru indartsua, kapitalismoaren aurkakoa, errepublikanoa eta federala egonkortzeko bidean segituko dugu, bakearen, normalizazio politikoaren eta justizia sozialaren alde eginez".
EBk "boterearekiko menpekotasuna" duela salatu zuten atzo 27 haiek eta barne funtzionamendua "zulatuta" dagoela. Azken batean, EB "noraezean" dela deritzote eta ez dagoela "herritarren beharrak erantzuteko moduan".
Madrazok jakinarazi du 27 haiek osatzen duten taldea EBko afiliatuen %1,48 dela. "Gainera, 27 haiek aspaldi utzi zioten EB barruan modu aktiboan parte hartzeari, eta ez zituzten eure sentitzen EBren siglak eta programa".
Politika
Madrazok dio "faltsuak" direla EB utzi duten 27 lagunen kritikak
"Euskadin ezkerraren esparru indartsua, kapitalismoaren aurkakoa, errepublikanoa eta federala egonkortzeko bidean segituko dugu", erantzun die koalizioko koordinatzaileak gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu