Madrilek Airbnbri agindu dio 65.000 etxebizitza turistikoren iragarkiak erretiratzeko, tartean Euskal Herriko hainbat

Kentzeko agindutako iragarkietan ez da lizentzia zenbakia ageri, ezta etxejabeen egoera juridikoa ere. Madrilgo Auzitegi Nagusiak atzera bota du plataformaren helegite bat, eta arrazoia eman dio Espainiako Gobernuari.

Etxebizitza turistiko bateko ataria, artxiboko argazki batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Etxebizitza turistiko bateko ataria, artxiboko argazki batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
arantxa elizegi egilegor
2025eko maiatzaren 19a
11:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Kontsumo Ministerioak Airbnb plataformari agindu dio ken ditzala 65.000 etxebizitza turistikoren iragarkiak bere webgunetik, ez dutelako araudia betetzen. Kentzeko eskatutako iragarkietatik hainbat Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxebizitzenak dira. Madrilek zehaztu duenez, iragarkietan ez da lizentzia zenbakia ageri, ezta etxejabeen egoera juridikoari buruzko informazioa ere; beste kasu batzuetan, berriz, iragarkian ageri den lizentzia zenbakia ez dator bat Espainiako Kontsumo Ministerioak duenarekin.

Azken hilabeteetan, hiru ebazpen helarazi dizkio Madrilek etxebizitza turistikoen plataformari iragarki horiek kendu ditzan, baina hark entzungor egin dio orain arte. Airbnbk helegite bat jarri zuen ebazpen horietako baten aurka, baina Madrilgo Auzitegi Nagusiak Espainiako Gobernuari eman dio arrazoi, eta agindu dio ebazpenean jasotako 5.800 etxebizitzaren iragarkiak «berehala» kentzeko. Auzitegiaren erabakia baliatuta, Kontsumo Ministerioak beste behin agindu dio plataformaren Europako adarrari ken ditzala ebazpenean jasotako etxebizitzen iragarkiak.

Ministerioaren arabera, beharrezkoa da jakitea etxebizitza turistikoaren jabea enpresa bat ote den edo partikular bat, modu horretan jakin dezakeelako etxebizitza hartzen duenak kontsumitzaile moduan lege babesa jasoko duen edo ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.