Espainiako Gobernuarekin akordioa lortzeko ahalegina egingo du EAJk ekaina arte, baina Madrilen blokearekin topo egiten badute, galdeketa bultzatuko dutela ohartarazi du Iñaki Gerenabarrena ABB Araba Buru Batzarreko lehendakariak. Galdetegia EAJk "batuta" bultzatuko duela azpimarratu du, gai horren inguruan alderdi barruan desadostasunak daudela ukatuz.
Gerenabarrenak onartu du garai gatazkatsuak bizi izan dituztela EAJn, baina ukatu egin du egun bi ildo politiko daudela. "Egia da EAJren barne funtzionamenduaz eman dugun irudiaren ondorioz urak zurrunbilotsu zetozela ematen zuen garai batetik gatozela. Ibaiak naturan zein eguneroko bizitzan ez dira ur-jauzitik ur geldo izatera bat-batean igoratzen, baizik eta ur laster aro bat behar da. Beharbada, ur lasterren aro horretan gaude", esan du EAJren barne egoeraz.
Baina argi utzi nahi izan du jarraitu beharreko ildo politiko nagusiaren inguruan batdatozela. "EAJren ildo politikoa argi dago ezarrita", azpimarratu du, eta hori alderdiak aho batez onartutako ponentzia politikoa dela agertu du. Ponentzia hori Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak proposatutako errepide maparekin bat datorrela nabrmendu du.
Poliltika
Madrilekin akordiorik ezean, EAJk "batuta" galdetegia bultzatuko duela ohartarazi du Gerenebarrenak
Jeltzaleen artean bi ildo daudela ukatu du Arba Buru Batzarreko lehendakariak, eta ponentzia politikoaren eta Ibarretxeren proposamenaren inguruan alderdia batuta dagoela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu