Espainiako Barne Ministroak onartu du 50 kilo titadine trenean sartzea zela Donostian eta Hernanin atxilotutako ETAKo ustezko bi kideek zuten helburua. Acebesen arabera, arratsaldeko 16:00ak aldera eztandarazi nahi zuten Madrileko Chamartin tren geltokian.
Espainiako Barne Ministroak esan duenez, Donostian atxilotutako Arruartek tren horretan sartu behar zuen 28 kilo titadinez beteriko poltsa. Leherkariaz gain, Arruarteri bonba indartzeko lokarri detonatzaile luze bat, tenporizadore bat, pistola bat, peluka bat eta Madrilera 15:12ean iritsiko zela jartzen zuen bidaia-txartela bat atzeman diotela esan du Acebesek. Atxiloketa unean atzeman dioten Donostia-Madril bidaia-txartela ekintza saiakera bertan behera uzteko baliagarria izan dela nabarmendu du.
Arruarte atxilotu eta berehala Gorka Loran atxilotu dute Hernanin. Acebes ministroaren arabera, Loranek lortu du tren horretan 20 kiloko lehergailua uztea. Acebesen esanetan, maleta horren barruan tenporizadore bat ere bazegoen, 15:55ean lehertzeko prestatua zegoena. Segurtasun indarrek Burgosen geldiarazi dute trena eta bigarren poltsa aurkitu eta indargabetzea lortu dute.
Acebesek baieztatu du bi atxilotuak ETAko komando legal bateko kideak direla.
Atxiloketak