Euskal kulturgintzaren aurkako polizia operazioa

Madrili aurre egiteko estrategia bateratu bat adosteko galdegin die LABek alderdi eta erakundeei

Txutxi Ariznabarreta LAB sindikatuko Komunikazio arduradunak euskal alderdi eta erakundeei galdegin die estrategia bateratu bat hitzartu eta "kontuak garbi jarriz Espainiaren gerra estrategiari aurre egiteko". Ariznabarretak gaur Bilbon adierazi duenez, 'Egunkaria'-rekin lotura zuten enpresetako kideak atxilotzea "Madrilek astero polizia operazioak eginez euskal gizarteari beldurra sartzeko estrategiarekin bat dator, eta hori terrorismoa da, jendea askok ez baitaki oheratzen denean hurrengo goizean non eta nola esnatuko den".

2003ko urriaren 17a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Halaber, Kontseiluak egindako deialdiekin bat egiteko eskatu du LABeko kideak, eta baita igandean Irunberrin egingo den Nafarroa Oinezen parte hartzeko ere. "Alderdiek, euskal erakundeek eta sindikatuok jauzi kualitatibo bat emateko garaia da eta Espainiako demokrazia eza salatzeaz gain, estrategia bateratu bat antolatu beharra dago", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.